Eibar Rugby Taldea Iberdrola Ligako finalerdietara sailkatu da

Eibar Rugby Taldea Iberdrola Ligako finalerdietara sailkatu da
2021/04/11 eta kitto!
Gaur goizean C.R.A.T. A Coruñari 17-10 irabazi ondoren, Eibar Rugby Taldeak Iberdrola Ligako finalerdiak jokatzeko txartela eskuratu du. Cristina Guntinen taldeak denboraldi osoan zehar erakutsitako maila handiaren bidetik jarraitu du Unben jokatu den lehian eta historia egiten jarraitzeko gogoa erakutsi du.

Gizonezkoek, ostera, atzo amaitu zuten denboraldia porrotarekin. Eibartarrek Uribealdearen aurka jokatu zuten eta lehia 26-36 amaitu zen, baina horrek ez zuen eraginik izan etxekoen sailkapenean, bederatzigarren postua ziurtatuta zutelako. Horrela, denboraldi gorabeheratsuari amaiera ematen dio Eibar Rugby Taldeak, aurten eskarmentua hartu duten jokalari gazteek hurrengo urteetan jauzia emateko esperantzaz.