Eibar Rugby Taldeak 24-19 galdu zuen Elorriorekin Euskal Ligako finalean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibar Rugby Taldeak 24-19 galdu zuen Elorriorekin Euskal Ligako finalean
ETA KITTO 2023, Mai 26

Partidu handia egin bazuen ere, azkenean gure herriko errugbi klubeko gizonezkoen talde nagusiak 24-19 galdu zuen aurreko zapatuan Txingudi Rugby taldearen instalazioetan jokatutako Euskal Ligako finalean. Partiduan erakustaldi bikaina eman zuten bi taldeek, hasieratik garaipenaren bila atera baitziren. Eibartarrek denboraldi guztian erakutsitako kalitatea eta lehiarako gogoa Ligako finalera iristearekin borobildu dute, eta bertan entseguak egiteko aukerak sortu zituzten, joko sendo eta borrokatuarekin jarraitzeaz aparte. Elorrio txapelduna zoriontzearekin batera, Eibar Rugby Taldeak zaletuen eskainitako laguntza eskertzen dute, hurrengo denboraldian bide beretik jarraitzeko itxaropenez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »