Seigarrenean txanpona eibartarren alde erori zen eta, azken uneetan izan bazen ere, Guntinek zuzentzen duen taldeak merezi zuen garaipena eskuratu zuen atzo Unben jokatutako partiduan Complutense Cisneros Madrilgo taldeari 29-24 irabazita. Neurketa parekotasun handiz hasi zen eta atsedenaldira eibartarrak markagailuan aurretik zirela (12-10) erretiratu ziren. Bigarren zatia bide beretik jo zuen eta, madrildarren aurrea hartu bazuten ere, azken segundotan Aumuaren entsegu batek eta Copeland-ek gauzatutako transformazioak garaipena etxean lagatzea ahalbidetu zuten.
Eibartarren aldetik Khumalo, Benskaiman, Aspinail, Pis, Garcia, Ghiorzi, Cid, Aumua, Honson, Copeland, Alfonso, Sambu, Erbina, Murray eta Mayo.
Eibar Rugby TaldeaErrugbiarugby
Gaiarekin zerikusia duten albisteak