Eibar Rugby Taldeak jarraipena eman dio bolada onari

Eibar Rugby Taldeak jarraipena eman dio bolada onari
2022/12/19 eta kitto!
Iberdrola Ligan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak bere hirugarren garaipena lortu du jarraian, zapatuan Unben Majadahondari 15-10 irabazi ondoren. Horrela, eibartarrek modurik onenean hasi dute ligako bigarren fasea eta 5. postuan daude kokatuta orain, 14 punturekin, jaitsiera postuak atzean lagata.

Azken hiru garaipenak lortuta, Eibar Rugby Taldea lasaiago heldu da Gabonetako geldialdira, urtarrilaren 15ean itzuliko baita lehiara Corteva Cocos liderraren aurka.