Eibarko rugbi taldeak ederto ospatu zuen mailaz igotzea

Eibarko rugbi taldeak ederto ospatu zuen mailaz igotzea
2012/03/26 00:00
eta kitto!

Eibar Hierros Anetxe rugbi taldeak ederto ospatu zuen atzo arratsaldean Ohorezko B Mailara igotzea lortu izana, kamioian herrian zehar kalejira eginda. Denboraldi bitan maila horretatik kanpo egon ondoren, joaneko partidan 10-45 irabazi eta gero, Belenos taldeari ez zioten ezertarako tarterik laga atzo unben, 87-0 irabazita. Arratsaldeko lehen orduan jokatutako norgehiagoka amaituta, jarraian jaia hasi zuten kamioian bertan. Atzokoan Eibarko taldean jokatu zutenak Peru Unamuno, Max Vega, Unai Meabe Julen eta Kepa Zamakola, Jon Unamuno, Iñaki Aranguren, Mikel Meabe, Jokin García (atzo bost entsegu egin zituen), Igor Martín, Andoni Mayo, Iñaki Alberdi, Borja Malabe, Diego Suárez eta Gaizka Arrizabalaga(hasierako XVa), Antonio Gallastegi, Iker Lazkano, Gorka Moya, Enrike Baztarrika, Pablo Carmona, Ibai Marful eta Mikel Gallego izan ziren. Zorionak!