Datorren astelehenean abiatuko da Mugiment Pausu Erronka
Arduradunen berbetan, “helburua argia da: herritarrek egunerokoan ahalik eta urrats gehien egitea, osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko, eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko”. Wellk aplikazio mugikorraren bidez garatuko da erronka, eta parte-hartzaile bakoitzak bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat etorriz hartuko du parte. Horretarako, Wellk aplikazioa deskargatu, app-an izena eman, eta taldeetako batekin bat egin beharko da. Urratsak automatikoki erregistratuko dira. Parte hartzen dutenen artean hainbat sari banatuko dira, banaka nahiz taldeka: banakako sariak (pauso gehien eman dituzten emakume eta gizonentzat) 75 euroko opari-txartelak izango dira, eta kategoria berezi bat egongo da desgaitasuna duten pertsonentzat. Eta talde mailako sariak udalerri irabazleko parte-hartzaileen artean banatuko dira, urrats gehien egin dituzten bost pertsonak sarituz, eta gainerako parte-hartzaileen artean beste bost sari zozketatuz. EIBAR MOGIDU Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuak eta Eibarko Udaleko Kirol Sailak eibartar guztiak animatu nahi ditu erronkan parte hartzera.