Eibartarren lan txukuna Espainiako Mushing Txapelketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibartarren lan txukuna Espainiako Mushing Txapelketan
ETA KITTO 2021, Mar 04

Andoni Mayok eta Fabián Castrok Ólvegan (Gaztela Leon) jokatu zen Espainiako Mushing Txapelketan hartu zuten parte aurreko asteburuan eta lan txukuna egin zuten. Mayok bizikletan eta antxitxiketan egin zuen maila absolutuko sailkapenean 15. eta 23. geratuz, hurrenez hurren; eta Castro 6. izan zen antxitxiketako lasterketan.

Txakurkros txapelketa hori bi mangatan jokatu zen: zapatuan lau kilometroren bueltan eta domekan seiko beste bat osatuz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »