El Corte Inglés I. Rallysprinta zapatu eguerditik aurrera jokatuko da

El Corte Inglés I. Rallysprinta zapatu eguerditik aurrera jokatuko da
2011/11/18 00:00
eta kitto!

Euskadiko Rallysprint Txapelketarako puntuagarria izango den El Corte Inglés I. Rallysprinta bihar (zapatua, hilak 19) jokatuko da Eibarren, Arratera 3 mangatan igoko diren automobilekin. Ezkontza baten ondorioz, ohikoa baino lehen hasiko dira probak aurtengo igoeran eta, lehenengo txandakoek amaitzean, bigarrenak irten bitartean ordu erdiz lasterketa geratuta egongo dela aurreratu dute antolatzaileek, tarte horretan ezkontzako gonbidatuek errepidea erabiltzeko aukera izan dezaten. Azken orduko aldaketa guztiak zein probaren inguruko informazio zabala www.escuderiaeibar.com helbidean kontsultatzeko moduan daude. Asistentzia teknikorako gunea Matsariako industrialdean kokatuko dute eta berifikazio administratiboak ere han egingo dira, 09.00etatik aurreras. Egiaztapen teknikoak, berriz, 09.30etan hasiko dira Untzagan. Parkera sartzeko aukera 12.15etan amaituko da, ordu horretan itxiko dutelako eta lasterketan parte hartuko duen lehenengo automobila bertatik irtengo da, 13.00etan. Errepidea ere ordu horretan itxiko dute. Irabazleei sariak banatzeko ekitaldia 20.30etan hasiko da El Corte Inglés merkataritza gunean.