Emakumezkoen errugbi taldeak Rugby Sevens Challengea jokatuko du

Emakumezkoen errugbi taldeak Rugby Sevens Challengea jokatuko du
2019/05/20 09:09
eta kitto!
Avia Eibar Rugby Taldeko emakumeek Rugby Sevens Challengea jokatuko dute datorren asteburuan Valentzian. Euskal Liga irabazi eta Ohorezko B Mailara igo ondoren, eibartarrek Erreginaren Kopan jokatzeko txartela lortu nahi dute txapelketa honen bitartez. CRC Pozuelo, CD Arquitectura, Universitario de Sevilla, CP Les Abelles, Getxo RT, CAU Valencia, Pingüinas Rugby Burgos, Shamrock RC eta CR El Salvadorren izango dira txapelketako beste taldeak.

Zazpi jokalarirekin jokatzen den modalitatea da seven errugbia, beraz, jokalari azkarrek, indartsuek, eta pase eta plakaketa ona dutenek osatzen dute talde eibartarra (Amaiur Mayo, Lucia Moya, Aleu Cid, Oxana Bunici, Nerea Garcia, Asmae Ourdi, Jone Agirrezabal, Raquel Riera, Kaiane Bedones, Oraçao Sambu, Edurne Vidal, Islam Bahassou).