Escuderia Eibarko bikotea onena izan zen Goilurrak Rallyan

Escuderia Eibarko bikotea onena izan zen Goilurrak Rallyan
2021/07/05 eta kitto!
Iñaki Narbaizak eta Unai Etxeberriak osatutako taldeak Peugeot 208 auto batekin irabazi zuen zapatuan Euskadiko Rally Txapelketarako puntuagarria zen Goilurrak Rallya. Goizeko lehen erlojupekotik ipini ziren lehenengo postuan eta, abiadura horri eutsiz, sailkapen orokorraren lehen lehen postu horretan amaitu zuten eguna. Goizeko atalean taldeek Endoia, Azurki eta Azkarate inguruetan burutu zituzten erlojupekoak eta arratsaldean, berriz, Mutiloa eta Zeraingo lurretan jardun zuten, Zegamakoetan amaitzeko proba. Podiumaren bigarren eta hirugarren postuetan Antxustegi-Urresti eta Uranga-Guridi bikoteak sailkatu ziren, hurrenez hurren.