Gipuzkoako txapelketako partiduak jokatuko dira bihar arratsaldez Astelenan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gipuzkoako txapelketako partiduak jokatuko dira bihar arratsaldez Astelenan
ETA KITTO 2022, Abe 01

Arratsaldeko 18:30ean hasiko den jaialdian lau partidu jokatuko dira guztira, lagunartekoa hasteko eta Gipuzkoako txapelketakoak jarraian. Klub Deportiboko eskolako hiruk eta bergarar batek osatuko dute binakako lehenengo partidua: Liher Gil eta Alex del Rey vs Aratz Amillategi eta Unax Agirre. Karteldegia osatu zuten hurrengo partiduetan Xuban Varona infantilak, Ibon Ibarra jubenilak eta Azkargorta seniorrak aurrera egiteko ahalegina egingo dute. Varonak final-zortzirenetako partidua izango du Villabonako Larrarteren aurka; Ibarra bere multzoko liderrak lehen faseko azken partidua jokatuko du Bergarako Alberdiren kontra; eta, azkenik, bere multzoko bigarren postuan dagoen Azkargorta Aretxabaletako Zubia izango du aurkari lehen faseko azken norgehiagokan.

Etxetik kanpo jokatuko dituzten gure herriko pilotariek ere oso ondo sailkatuta daude euren multzoetan eta postu hori defenditzera irtengo dute lehen faseko azken jardunaldian: bihar, Azpilikuetak (bigarrena multzoan) Getarian jokatuko du Albenizen aurka, Urkiagak (bigarrena) Zestoan Alonsoren kontra eta Iraolagoitiak (liderra) Oñatin Guridi aurkari duela; eta etzi, Conde seniorrak (bigarrena) Amezketan izango da Zabalari aurre eginez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »