Girona-Eibar partidurako sarrerak salgai daude Ipuruan

2022/05/30 14:32 eta kitto!
Eibar KE-k kolpe latza jaso zuen atzo, baina Lehen Mailara igotzeko ametsak bizirik dirau eta eguenean, 21:00etan, Gironaren aurka jokatuko du igoera faseko lehen neurketa.

Talde eibartarrak 306 sarrera jaso ditu eta 15:30etik aurrera salgai daude Orsaixan dendan (Ipurua foball zelaian), 15 eurotan. Sarrerak eguazten eguerdira arte egongo dira salgai.

Gironara joateko doako autobusa jarriko du Eibarrek eta sarrera erosteko orduan eman beharko da izena. Autobusa 05:00etan irtengo da, partidu amaieran itzultzeko. Dena dela, gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena autobus zerbitzua egoteko.