Gutxigatik baina galdu egin zuten Mecalbe Eibar Eskubaloi klubeko bi talde nagusiek

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gutxigatik baina galdu egin zuten Mecalbe Eibar Eskubaloi klubeko bi talde nagusiek
ETA KITTO 2023, feb 13

Lehen Nazional Mailako gizonezkoen senior taldeak gol batengatik (31-30) galdu zuen Beti Onak-en kantxan, neurketaren zati handienean aurretik joan eta gero. Zilarrezko Ohorezko Mailako emakumezkoen taldeak, bestalde, hiru golengatik (19-22) galdu zuen Ipuruan NAIBC San Adrian talde bilbotarraren aurka, kasu honetan gutxigatik baina partidu guztian atzetik joan ondoren. Emaitza horiekin murilek postu bat galdu dute sailkapen nagusian eta neskek 12.ean jarraitzen dute, aurrera egin ezinik.

Ipuruan jokatutako partiduan San Adrianek zoragarri eraman zuen aginte makila partidu guztian eta, eibartarrek amore eman ez arren, ondo erakutsi zuen zergatik diren hirugarren multzoko sailkapenean. Nahia Benitez, Maitane Velasco, Naia de Castro eta Ane Treviño, bakoitza hiru golekin, izan ziren goleatzaile nagusiak. Nafarroako lurretan jokatutakoan, bestalde, azken minutuetaraino kontrolatuta zuten partidua galdu zuten eibartarrek 7-4ko azken partzialaren erruz. Ia betiko bidetik, partidu horretan ere Mikel Zuloaga izan zen goleatzaile nagusia armaginen lerroetan, 11 golekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »