Hasierako ihesaldiak erabaki zuen domekako kadeteen mailako lasterketa

Hasierako ihesaldiak erabaki zuen domekako kadeteen mailako lasterketa
2023/04/17 13:05
eta kitto!
Domeka goizean jokatutako kadeteen mailako VI. Eibarko Txirrindulari Elkartea / Pneumax Sariak hasi eta berehala markatu zuen handik ordu eta erdira zeintzuk izango ziren lehenak helmugaratzen. Probaren seigarren kilometrorako osatu zen bost laguneko ihesaldiak erabaki zuen azkenean zeinek bereganatuko zuen lasterketa Urkizuko helmugan. Baque Team taldeko Ibai Villatek irabazi zuen, 1h43’3’’ko denborarekin, bataz beste orduko 39’59 kilometro eginez. 20 segundora helmugaratu ziren Ipar Maquinako Joan Cardona eta Cupra Galdakauto-Pan Menesako Mikel Sanz. Azken horrentzat izan zen lehiakortasunaren saria eta Iñaki Astigarragak eraman zuen Debabarreneko onenarena. Berritasun bezala aurten “farolillo rojo” edo azken sailkatuarentzako saria ere izan zen, Oberena Harategiak emandakoa: Jurdan Regillaga izan zen txirrindulari hori.