Heldu da D eguna Mecalbe Eibar Eskubaloiarentzat

Heldu da D eguna Mecalbe Eibar Eskubaloiarentzat
2023/04/14 11:17
eta kitto!
Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mecalbe Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak zirt edo zart egiteko partidua izango du bihar Ipurua kiroldegian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Lagunak talde nafarrarekin indarrak neurtzekoa. Mailari eusteko partidu erabakigarria izango da biharkoa, bien artean izango delako jokoan postu hori: eibartarrei berdinketarekin nahikoa zaie, puntu bat gehiago dutelako, baina eskubaloian nahiko ararroak dira berdinketak eta irabaztera kantxaratu beharko dira. Lehen itzulian nafarrak gailendu ziren gol bakar bategatik. Neurketa klubaren Youtube kanalean zuzenean ikusgai egongo da Ipuruara igo ezin duenarentzat; hori bai, zaletu guztien indarra eta bultzada behar dute Eibarko neskek!

Gizonezkoak, bestalde, Tolosaren kantxan arituko dira ordu erdi geroago, Usabal kiroldegiko partidua arratsaldeko 19:30ean hasiko baita. Laugarren postuan dira Tolosaldekoak, Mecalbe Eibar Eskubaloia baino puntu bat gehiagorekin; beraz, laugarren postu hori ere bada jokoan.