Hierros Servando Eibar Eskubaloiak sendo jarraitzen du denboraldi hasiera honetan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Hierros Servando Eibar Eskubaloiak sendo jarraitzen du denboraldi hasiera honetan
ETA KITTO 2020, Urr 19

Orain arte jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte Fernando Fernandezen mutilek, hasi Euskadiko Kopakoekin eta 1. Maila Nazionaleko ligakoekin jarraitzeko. Azken asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian jokatutako partiduan 27-31 irabazi zieten azken urteotan hain aurkari gogorrak izan diren tolosarrei. Garaipen horrekin eibartarrek euren multzoko lidergoan jarraitzen dute, jardunaldi honetan ere garaile izan diren Zaragoza Ademarrekoekin berdinduta. Hurrengo jardunaldian eibartarrek garaipen bakarrera duten Barakaldo hartuko dute Ipuruan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »