Irribarria-Martija vs Dario-Zabaleta izango da partidu nagusia San Juan eguneko pilota jaialdian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Irribarria-Martija vs Dario-Zabaleta izango da partidu nagusia San Juan eguneko pilota jaialdian
ETA KITTO 2022, Eka 20

Aspe pilota enpresak osatu du dagoeneko barixaku honetan (hilak 24) Astelena frontoian jokatuko den San Juan eguneko pilota jaialdia. Partidu nagusian, Irribarriak eta Martijak osatutako bikoteak Dariok eta Zabaletak osatutakoari egingo dio aurre. Enpresaren asmoa bazen ere Jokin Altuna Eibarrera ekartzea, azkenean ezin izango da, amezketarrak hilaren 29ra atzeratu baitu kantxetara bueltatzea. Jaialdiari hasiera emango dion partiduan, Zabalak eta Bikuñak Egiguren V.ari eta Tolosari egingo diete aurre. Hirugarren eta azkenekoan, bestalde, Victor eta Arbizu izango dira alde batean eta Salaberria eta Gaskue bestean. Sarrerak lortzeko aukera dago pilota enpresaren aspepelota.com helbidean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »