JAZ Eibar Triatloi taldea zazpigarren izan zen taldeka Oñatiko Duatloian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
JAZ Eibar Triatloi taldea zazpigarren izan zen taldeka Oñatiko Duatloian
ETA KITTO 2023, Mar 23

Aurreko zapatuan jokatutako Oñatiko Duatloian gure herriko taldeak sei ordezkari izan zituen euriak baldintzatutako jardunaldian eta euretako lauk amaitu zuten proba, distantzia estandarreko Euskadiko Txapelketan zazpigarren postua eskuratzeko. Miguel Ledesmak 14. postuan amaitu zuen, podiumetik hiru minutura; Pablo Zabalak jarraitu zion 39.ean; Roberto Gartzia 71. izan zen eta, ohituta gaitunez, V2 mailako zilarrezko domina lortu zuen; eta Aitor Fernandez justu 100. postuan sailkatu zen. Iker Goikoetxeak (hotzagatik) eta Alex Higuerak (erorikoa tarteko) ezin izan zuten amaitu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »