Jose Angel Ogizak irabazi zuen Euskal Herriko 32. Hiru-txirlo txapelketa

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Jose Angel Ogizak irabazi zuen Euskal Herriko 32. Hiru-txirlo txapelketa
ETA KITTO 2022, Aza 21

Aramaioko Etxaguen bolatokian jokatutako txapelketa horretako azken jardunaldian 73 bolarik hartu zuten parte eta, berdinketa-hausteen ondoren, baita azken sailkapenak osatu ere. Sailkapen nagusian Markina-Xemeingo Jose Angel Ogizak jantzi zuen txapela, 28 txirlorekin, eta atzetik Santos Muñoz geratu zen (25ekin), Sebastian Aranzabal eta Bittor Astigarraga eibartarra (23rekin) hirugarren geratzen ziren bitartean. Asola Berriko ordezkariei dagokienez, Enara Montiel nagusitu zen emakumezkoetan, Kepa Rodriguez jubeniletan eta Ander Unamuno alebinetan. Binakakoan, azkenean Bittor biak osatutakoa (Astigarraga eta Ugarteburu) hirugarren geratu zen. Eta txapelketa horretatik kanpo, Garikoitz Rodriguezek Gipuzkoako aurtengo bolari onenaren saria bereganatu zuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »