Josu Uriarte izan zen lehena Arratera iristen

0    Kirolak 
ETA KITTO
Josu Uriarte izan zen lehena Arratera iristen
ETA KITTO 2015, Ira 18

26 minutu eta 54 segundo behar izan zituen Uriartek Klub Deportiboaren aurretik irten eta Arrateko zelaira iristeko domeka goizean jokatutako Simon Aldazabal Igoeraren 20. edizioan. Atzetik izan zituen Pello Osoro, 30 segundora, eta Igor Fernandez, 2 minutu eta 15 segundora. 45 atleta izan ziren parte hartzen eta Jokin Azkoagak jaso zuen Oberena harategiak emandako saria Urkizuko iturritik pasatzen lehena izatean. Bestalde, oraingoan Gabonetan bueltan jokatzen den San Silbestre lasterketaren antolatze lanetan dihardutenak omendu zituzten “urteotan egindako lan isil eta ederra eskertzeko”.

Sailkapenak ikusteko Klub Deportiboko webgunean begiratu: https://www.deporeibar.com/atletismoa/

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude