Klub Deportiboak batzar nagusia egingo du bihar, 19:00etan klubaren lokaletan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Klub Deportiboak batzar nagusia egingo du bihar, 19:00etan klubaren lokaletan
ETA KITTO 2023, mar 15

Eibarko Klub Deportiboaren urteko batzar nagusia egingo da bihar, eguena,  klubaren lokaletan 19:00etan hasiko den bigarren deialdiari jarraituz. Bertako gai-ordenak zazpi puntu izango ditu eta horko seigarrenak, Ehungarrenaren ingurukoak, klubak 2024ko urtarrilaren 30ean beteko dituen 100 urteak izango ditu protagonista. Ohiko aurreko aktaren onartzea, iazko ekintzen memoria, kontuen eta bazkideen gorabeherak eta galdera eta eskariekin batera, kuoten igoera ere proposatuko da eta, azkenik, klubaren euskaarzko izenaren inguruko behin betiko erabakia hartuko da. Azken arlo horretan bi aukera daude, adituei eskatutako iritzia da bat eta Zuzendaritza Batzordearena bestea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »