Mecalbe Eibar Eskubaloiko jubenil mailako nesken taldea Euskal Ligako bigarren fasera

Mecalbe Eibar Eskubaloiko jubenil mailako nesken taldea Euskal Ligako bigarren fasera
2023/01/31 12:26
eta kitto!
Asteburuan jokatutako hiru neurketak irabazita, aipatutako talde horrek hurrengo fasea jokatzeko txartela eskuratu du. Partiduak oso borrokatuak izan ziren, bitan bi goleko aldeaz irabazteko eta bestean hiru goleko tarteaz: Usurbili 26-24 irabazi zieten eibartarrek, Saiekori 28-25 eta Urdanetari 25-23. Ez zuten zorte bera izan Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatzen duen Mecalberen senior taldekoek eta Helvetia Anaitasunarekin 21-26 galdu zuten Ipuruan. Lehen minututik nagusitu ziren nafarrak eta ederki kudeatu zuten hasieratik lortutako abantaila. Armaginen aldetik Ane Treviñok bost gol egin zituen, eta Nahia Benitezek eta Naia de Castrok, bakoitza hiru golekin, izan zituen laguntzaile onenak golak sartzeko lan horretan. Datorren jardunaldian sailkapeneko erdialdean dagoen Gurpea Beti Onak Azparren Gestioni egingo diote bisita Andoni Perezen neskek.