Miguel Ledesma eta Alex Higuera izan ziren Bilboko distantzia erdiko triatloian

Miguel Ledesma eta Alex Higuera izan ziren Bilboko distantzia erdiko triatloian
2021/09/24 eta kitto!
Aipatutako bikoteak osatu zuen Jaz Eibar Triatloi Taldearen ordezkaritza Bilbon jokatutako distantzia erdiko Espainiako Triatloi txapelketan, eta batek zein besteak lan txukuna baino gehiago egin zuten. Proba 1.900 metroko igeriketa saioarekin hasi zen Bilboko itsasadarrean, jarraian 82 kilometroko ibilbidea osatu zuten bizikleta gainean eta, azkenik, beste 19 kilometro egin zituzten antxintxiketan.

Distantzia horretan bere debuta egiten zuen Miguel Ledesma 20-24 urtekoen talde horretako podiumean sartzeko borrokan izan genuen, azkenean bosgarren postuan sailkatzeko 4:11:16ko denborarekin. Alex Higuerasek ere lasterketa polita egin zuen, erlojua 4:40:56an geratzeko eta 25etik 29ra arteko bere taldean 26. postuan sailkatzeko.