Odei Jainaga bigarren izan da Espainiako Txapelketan

Odei Jainaga bigarren izan da Espainiako Txapelketan
2019/09/02 eta kitto!
Ukondoko arazoak albo batera utzi dituela baieztatu zuen Odei Jainagak asteburuan. Atleta eibartarrak zilarrezko domina eskuratu zuen La Nucian (Alacant) jokatu zen Espainiako Txapelketan jabalina 75,52 metrora jaurtita, urrea lortu zuen Manu Quijera iruindarraren atzetik (77,39 metro). Horrela, uda hasieran erakutsitako hobekuntzarekin jarraitzen du.

Klub Deportiboko jabalina jaurtitzailea podiumera igo bazen ere, Jainaga ez zen erabat konforme geratu asteburuko lanarekin. “Ez nago guztiz pozik. Irabazteko asmoarekin etorri nintzen eta irabaztea ez den beste guztia galtzea da. Urrutiago jaurtitzeko indarra nuen, baina teknikak huts egin dit. Ukondoan gero eta min gutxiago dut eta datorren denboraldiari begira jarri naiz dagoeneko”, Diario Vascok jasotzen duen bezala.

odei jainaga