Pello Osorok 100% TRI L’Estartit lasterketa irabazi du

Pello Osorok 100% TRI L’Estartit lasterketa irabazi du
2020/10/13 eta kitto!
Aurreko asteburuan Simon Aldazabal lasterketan Arraten gora azkarrena izan ondoren, atleta eibartarrak 100% TRI L’Estartit triatloi lasterketa irabazi zuen domekan. Bizikleta gainean uretan galdutakoa berreskuratu zuen Osorok eta antxitxiketan azkarrenetakoa izan zen helmugan lehen postuan sartzeko. Eibartarrak 1:58:32 behar izan zituen distantzia olinpikoko triatloia txapelketa egiteko, eta Guillen Rojas Moreno (2:00:48) eta Roger Manya (2:03:38) izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.