Perez de Obanos eibartarra nagusitu zen Elgoibarko San Pedro Igoeran

Perez de Obanos eibartarra nagusitu zen Elgoibarko San Pedro Igoeran
2022/10/14 eta kitto!
Eguaztenean, hilak 12, Elgoibarren jokatutako Idotorbe - San Pedro Igoeran Eibar Energia Hiria taldeko txirrindularia lehenengoa izan zen helmugan eta hiru hamarkadatik gorako historia duen aurtengo edizioa bereganatu zuen. Mikel Perez de Obanos 23 urtetik azpiko mailako txirrindulari afizionatua da eta igoera gogorra 13 minutu eta 49 segundotan osatu zuen Kalegoen kalean hasi eta Idotorbe gainean amaitu zen lasterketa. Bere atzetik sailkatu zen Iñigo Lariz elgoibartarra, irabazlearengandik 10 segundora, eta Unai Mujika hirugarren izan zen 17 segundo geroago. Guztira 27 txirrindularik hartu zuten parte, eta Maite Urteaga zumaiarra izan zen emakume bakarra. Emakumezkoetan, jakina, bera izan zen garailea eta bestelako mailatan honakoak izan ziren garaile: jubeniletan, Eneko Ortega; kadeteetan, Eñaut Andres; masterretan, Iñaki Goenaga; A beteranoetan, Lariz bigarren sailkatua; B beteranoetan, Jose Felix Plaza; eta C beteranoetan, Tomas Arizaga.