SD Eibar-en Fundazioak antolatutako Eibarko Hiria Futbol Egokitutako laugarren edizioa etxean geratu zen, Eibar-ek irabazi baitzuen Reala, Athletic eta Alavesekin batera jokatutako lauko torneoa. Eibartarrek jokatutako hiru partiduak bereganatu zituzten, Athletic-i 6-2 irabaziz, Realari 3-1 eta Alavesi 2-0. Andoni Igartuak zuzentzen duen SD Eibar, beraz, lautik hiru ediziotan izan da garaile, justu hiru azkenetan.
#eibar#Eibar KE#eibarko Hiria#futbolaFutbol EgokituaSD EibarSD Eibar Fundazioa