Skate ekitaldia egingo dute zapatu goizean Errebal Plazan

Skate ekitaldia egingo dute zapatu goizean Errebal Plazan
2022/03/30 10:02
eta kitto!
Asteburuan eguraldi euritsua izango dugu, baina horrek ez du esan nahi etxean geratu beharko dugunik. Izan ere, ondo pasatzeko aukera nahikoa izango dira herrian. Errebal Plazan, adibidez, skate ekitaldia egingo dute 11:00etatik 14:30era. “Herriko skate eszena ikustea eta egun ona pasatzea izango da helburua”, antolatzaileek diotenez.

Skate kulturak gora egin du herrian azken urteotan eta are gehiago hedatu nahi dute zapatuko ekintzaren bitartez. Bertan, skate klaseak eskainiko dituzte 5 urtetik gorakoentzat, erakustaldi irekia egingo da, zuzeneko musika egongo da, sari banaketa, “eta gauza gehiago!”, antolatzaileen berbetan.

Ipar Surf eta Skate Eskolak, Hop skate dendak, Ranpa eta Truko Skate Elkarteak, Frediy kaleko skate eszenak, Disaster skate dendak, Royo markak eta Eibarko Udalak antolatu dute zapatuko saioa.

ipar skate Eibar