Urriaren 23an Artzaintzaren Naturbidearen 15. etapa egingo dute Deporreko mendizaleek

Urriaren 23an Artzaintzaren Naturbidearen 15. etapa egingo dute Deporreko mendizaleek
2021/10/15 eta kitto!
Klub Deportiboko Mendi Batzordekoek Palentziako Mendietara egindako azken txangoaren ondoren, osatzen diharduten Artzaintzaren Naturbidearen 15. etapan izango dute hurrengo hitzordua. Hilaren 23ko ibilbidearen abiapuntua Barazar mendatea izango da, gero Ipergorta tontorrera (1.235 metro) igotzeko eta, handik bueltan, Sarriako parketxean amaitzeko. Montes de Palenciara egindako irteeran, bestalde, 16 laguneko taldea izan zen “giro ezinhobean” aurrez prestatutako mendi tontor guztiak eginez.

Betiko moduan, irteeran parte hartzeko interesa dutenek martitzen eta egunetan jo dezakete Deporrera, 19:30etik 20:30era, informazioa jasotzeko; egun eta ordu berean, 943 20 19 04 telefono zenbakira deitu dezakete.