Konfinamenduan ere …eta kitto! Euskara Elkartea martxan

Konfinamenduan ere …eta kitto! Euskara Elkartea martxan
2020/04/17 eta kitto!
Egoera desberdin batean eta zenbait kasutan mugekin, baina …eta kitto! Euskara Elkarteak ez du bere jarduna eten. Konfinamendu-egoeran gure betiko ia eskaintza eta zerbitzu guztiak eskaintzen jarraitzen dugu: euskera praktikatzeko taldeak online eta jolasak, aldizkaria PDFan eta laister paperean, web orri eta sare sozialetan buru belarri gabiltza informazio berri eta freskoa etengabe ematen, guraso berbalagunentzat hainbat dinamika sortzen ditugu astero, herriko merkatari eta dendariei elkartasuna adierazteko kanpainak… eta horiekin guztiekin batera itzulpengintza-zerbitzua ere eskaintzen dugu. Euskeratik gaztelerara edo gazteleratik euskerara itzultzen ditugu era guztietako testu eta txostenak. Eskatu aurrekontua konpromiso gabe: elkartea@etakitto.eus