Kontzertua emango du Musika Bandak gaur gauean Untzagan

Kontzertua emango du Musika Bandak gaur gauean Untzagan
ETA KITTO 2019, Uzt 12

Beste urte batzuetan egindakoaren bidetik, Eibarko Musika Bandakoek aurten ere udako gauak musikarekin girotzeko asmoa daukate eta, gaur gauean, 23:00etatik aurrera kontzertua emango dute Untzaga plazan, aste honetan udaletxe parean zabaldu duten “Pradoko Museoa kaleetan” erakusketa osatzen duten koadroetako irudiak lagun dituztela. Carlos Sanchez-Barbak zuzenduko duen kontzerturako aukeratu dituzten abestiak uda sasoirako ezin aproposagoak dira: “El Cumbanchero” (Rafael Hernandez), “Mambo Jambo” (Perez Prado), “Fiesta Tropicale” (Victor Lopez), “Playas de Rio” (Kees Vlak), “Tico-Tico” (Zequinha Abreu) eta “Soul Bossanova” (Quincy Jones).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »