Korrika amaiera jaira joateko autobusa antolatu du AEK Euskaltegiak

Korrika amaiera jaira joateko autobusa antolatu du AEK Euskaltegiak
2019/04/08 eta kitto!
Eibarko AEK Euskaltegiak domekan Gasteizen ospatuko den Korrika amaierako jaira joateko autobusa antolatu du. Irteera 10:15ean izango da, Untzaga plazatik eta bueltako autobusa 19:00etan hartuko da, Gasteizen. Prezioa 9 eurokoa izango da. Izena-emateko AEK Euskaltegira deitu (943 20 13 79) edo eibar@aek.eus helbidera idatzi.