1-3 urte bitarteko umeentzako saioa eskainiko du Ana Apika ipuin kontalariak zapatuan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
1-3 urte bitarteko umeentzako saioa eskainiko du Ana Apika ipuin kontalariak zapatuan
ETA KITTO 2023, Api 25

Aktore, pailazo eta kontalari moduan aritzen da Ana Apika. Pedagogian lizentziatua, eskarmentu handiko kontalari honek haur txiki-txikientzat kontaketa berezia ekarriko du zapatuan, hilak 29,  Eibarko liburutegira, “Zapatuko ipuinak” ekimenaren baitan. 1 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendutako saioa izango da.

“Emozioak eta sorpresak lapikoan sartuko ditugu. Hauekin batera irudi poetikoak, soinu ederrak, kanta txikiak eta  liburu politak erabiliz haur-literaturan murgilduko gara”, dio Ana Apikak.

Izen-ematea zabalik dago apirilaren 27ra arte,  eta formulario hau bete behar da.

Familiak Aretoko eszenatokian eserita egingo da saioa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »