10. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia eskainiko du Eibarko Koro Gazteak Coliseoan apirilaren 12an
2019/04/05
08:06
eta kitto!
10 urte igaro dira jada Eibarko Koro Gaztea sortu zenetik, ilusio handiz eta abesteko gogo handiarekin sortu ere. Gaur egun, gaztea bai, baina honezkero eskarmentuduna ere bada; izan ere, ez dira gutxi izan hamarkada horretan taldeak bizi izandakoak: taldekide aldaketak, lehiaketak, musikala, telebista, elkarrizketak, hamaika ikuskizun ... Zer esanik ez urduritasun-uneak, pozak, negarraldiak, eta entsegu-ordu amaiezinak. Bizipen horien guztien berri emateko, hamar urte hauetan koruko zuzendaria izan den Elena Martin izango dugu bidelagun, batetik; eta, bestetik, momentu honetan taldekide diren Ainhoa Beorlegi eta Mireia Areitio abeslari gazteak. Horrez gain, datorren astean, apirilaren 12an, urteurrena dela eta Coliseoan emango duten kontzertuari buruz berba egin dugu eurekin.
Hastapenetara jota, 2008.urteko udazkenean jaio zen Koro Gaztea sortzeko asmoa. Zuzendariaren hitzetan “Jose Mari Sagarnak eta biok musika eskolako pasilloetan topo egin genuen, eta esan zidan koru gazte bat osatzeko ideia zeukala buruan bueltaka”. Elenak, Sagarnaren proposamen hori entzun bezain pronto, denborarik galdu gabe, ideia garatu eta informazioz betetako txosten bat prestatu zuen musika eskolarako, zeinetan proiektu berria zehaztasunez aurkezten zuen. “Horrela eman genion hasiera lehenengo koruari, nahiz eta ofizialki 2009. urtean ekin genion lanari”, gehitzen du Elenak.
Elena Martin, Eibarko Koro Gazteko zuzendaria.
Talde moduan, hasierako funtsezko helburua korua aurrera ateratzea zen; bizirik irautea, eta aurrerapauso txikiak ematea, alegia. Momentu hartan herrian martxan zeuden musika-koruak Sostoa, Goruntz Abesbatza, eta Juan Bautista Guisasola Korua ziren, baina horietako batek ere ez zuen “gazte” kontzeptua oinarri. “Egoera aztertu ondoren, eta ikusita txiki-txikientzako eta nagusientzako koruak zeudela, zera pentsatu zuen Elenak: Zergatik ez sortu gazteei zuzendutako talde bat?”.
Hasierako helburu xumeetatik, hala ere, berehala aldendu zen Martinek zuzendutako taldea. Izan ere, bizirik jarraitu ez ezik, begi-bistako aurrerapausoak eta lorpenak ere izan zituen urtez urte EKGk. Honela dio, behintzat, Elenak: “Pufff… hamar urte hauetan eskarmentu handiak pasa ditugu. Baina niri bi momentu edo esperientzia nabarmentzea gustatuko litzaidake. Bata, Oh Happy Day telebistako lehiaketa: hiru hilabetez etengabeko lana egin genuen, sekulakoa. Astero abesti eta koreografia berri bat prestatu behar genituen, eta, pentsa daitekeen moduan, lan handia zegoen horren atzean. Eskerrak Pedro Luke eta Karmele Etxeberriaren partetik laguntza handia jaso genuen. Bestea, orain dela 3 urte egindako musikala, Forjarien Kanta izenekoa. Horretarako ere lan itzela egin genuen, batez ere, abesteaz gain, antzezten eta dantzatzen ere hasi ginelako. Oso proiektu interesgarria iruditu zitzaidan.”
Ainhoa Beorlegi eta Mireia Areitio, EKGko abeslariak.
Taldeko partaideak hautatzeari dagokionez, gauza jakina da musika-talde batean sartu ahal izateko gutxieneko baldintza batzuk bete behar direla. Kasu honetan, zuzendariak garbi dauka: “Oinarrizko entzumen-afinazioa izatea ezinbestekoa da. Zuri kantatzea gustatzen bazaizu, baina halamoduz moldatzen bazara … Ez da hori kontua”. Koruko kide diren Ainhoak eta Mireiak, ordea, baldintza orokorragoak eta xumeagoak aipatu dizkigute: “Abesteko eta ondo pasatzeko gogoa izatea da garrantzitsuena, eta lotsa alde batera uztea”.
Eibarko Koro Gazteak "Forjarien Kanta" musikala estreinatu zuen 2016an.
Esan gabe doa Eibarko Koro Gazteak egin dituen kontzertu eta ekitaldiak, maila bikainekoak, ez direla egun batetik bestera osatu, ezta gutxiago ere, sekulako lana baitago horietako bakoitzaren atzean. Lan- eta entsegu-ordu asko eta sakrifizio handia dago horren guztiaren atzean. “Astean 3 entsegu-saio egiten ditugu talde-lana fintzeko, eta, horrez gain, nork bere kabuz ere entsegu indibidualak egiten ditu, bakarkako zatiak indartzeko. Azken finean, kantatzea gustatzen bazaizu, etxean abestu egingo duzu”, diosku Ainhoak.
Teknologiaren garaia deitu daitekeen honetan, zer izango litzateke sare sozialik gabeko musika-talde bat? Pentsaezina da hori, noski. “Instagram, Twitter eta Facebook erabiltzen ditugu gure lanak ezagutzera emateko, jendeak jakin dezan zertan ari garen” diote koruko kideek aho batez. “Sare sozialen garrantzia ukaezina da gaur egun, eta korua modernizatzen eta sasoi berrietara egokitzen saiatzen gara horiek erabiliz” gehitu dute.
Apirilaren 12an, kontzertua
Horiek horrela, taldeari zein herriari begira, dagokion garrantzia eta zabalkundea eman nahi diote hamarkada honetako ibilbide oparoari. Egia esan, 10. urteurrena behar bezala ospatzeko egingo duten megakontzertuaz galdetuz gero, irribarrea ateratzen zaie gure protagonistei, ekitaldi hori zein ilusiorekin ari diren prestatzen erakusten duena. Honela dio Elenak: “Aurreratuko dizudan bakarra da espektakulu ikusgarria izango dela: bakarlariak, talde-kantuak… denetarik egingo dugu”. Ez galdu, beraz, apirilaren 12an, arratsaldeko 20.30ean, Coliseo Antzokian egingo den ekitaldia. Koruko kideen hitzetan: “Gutako bakoitzak indibidualki koruari eskaintzen diona ikusi ahal izango da megakontzertuan, eta talde gisa daukagun kohesioa ere transmitituko dugu. Gainera, koru hitzak daukan aurreiritzia edo estereotipo hori alboratu nahi dugu, jendeak korua elizarekin lotzen baitu askotan, eta guk gauza desberdin asko egiten ditugu, ez dauka horrekin zer ikusirik”. Sorpresaz jositako ikuskizuna izango da, zeinetan Eibarko Koro Gazteak merezitako omenaldia egingo dion 10 urte hauetan egindako lan eta sakrifizio guztiari, baita urte hauetan zehar koruko partaide izan diren gazte guztiei ere, eta bereziki, proiektu hau urtez urte aurrera eramatea ahalbidetu duen Elena Martini.
Ekitaldi berezirako kartela Natalie Hickey-k egin du.
Erreportajearen egilea: Malen Illarramendi
KONTZERTURAKO SARRERAK :
https://ticket.kutxabank.es/janto/
Coliseoko leihatilan (astelehen eta barixakuetan, 17.30etik 19.30era).