Santiago Seguraren "Padre no hay más que uno" komedia emango dute Untzagan

Santiago Seguraren "Padre no hay más que uno" komedia emango dute Untzagan
2021/08/17 eta kitto!
Zinema Kalean egitasmoaren baitan, eguenean (abuztuak 19) 22:00etan “Padre no hay más que uno” filma proiektatuko dute Untzagan. Santiago Segurak zuzendutako komedia honetan antzezleak Santiago Segura, Toni Acosta, Silvia Abril, Leo Harlem, Luna Fulgencio, Carlos González, Morollón, Calma Segura, Sirena Segura, Anabel Alonso eta Pepa Charro dira.  Betiko moduan, filma ikusi nahi dutenek gonbidapena erakutsi beharko dute jarri aurretik. Kutxabank-en bitartez eskuratu daitezke gonbidapenak aldez aurretik edo, bestela, proiekziora sartzean.