4 urteko haurrentzako talde berri bat sortzeko asmoa dute Eibarko Musika Eskolan urtarrilaren 19tik aurrera

4 urteko haurrentzako talde berri bat sortzeko asmoa dute Eibarko Musika Eskolan urtarrilaren 19tik aurrera
2023/01/11 eta kitto!
Urtarrilak 19an hasita, “Musika eta Mugimenduko” 4 urteko (2018an jaiotakoak) talde berri bat sortzeko asmoa dauka EIbarko Musika Eskolak. Klaseak ostegunetan izango dira, 18:15-19:15 bitartean.

“Musika eta Mugimendua” klaseekin 2016an hasi ziren Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak araututa, “Musika eta Mugimendu”-ko hiru kurtso dituzte gaur egun, Euskal Herriko beste musika eskolek bezala: “Musika eta Mugimendua” 4 urtekoak (2018), 5 urtekoak (2017) eta 6  urtekoak (2016).

Musika Eskolatik azaldu dutenez, “klase hauetan, haurraren garapenaren baitan, jolasaren bitartez musika eta gorputz adierazpena lantzen da. Haurraren gaitasun espresiboa, musikala, motriza eta kreatibitatea garatzea da helburua, musika, irudiak, soinuak, gorputza instrumentu gisa, instrumentu musikalak, ahotsa eta mugimendu ezberdinen erabileraren bitartez”.

Eibarko Udal Musika Eskolan “Musika eta Mugimendu”ko irakasle ezin hobeak daudela gogoratu behar da, soberan ezagunak diren Nerea Ariznabarreta eta Maite Arroitajauregi musikari eta artista bikainak.

 

Izen-ematea
Urtarrilaren 19tik aurrera 4 urtekoentzat (2018an jaiotakoak) sortu nahi duten  talde berrian izena eman nahi dutenek matrikula inprimakia eskatu dezakete  musikaeskola@musikaeskola.eibar.eus  helbidera idatziz edo  943702725 telefonora  deituz. Gainera, behar duten informazio guztia eskainiko zaie.
Bestalde, 5 urteko taldeetan (2017an jaiotakoak) oraindik plaza libre batzuk dituztela ohartarazi dute.

Eibarko Udal Musika Eskolako sare sozialetan eta Youtuben ikusgai "Musika eta Mugimenduko" aurkezpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Fe1Wvr1wLMc