Bihar, maiatzak 12, egingo da Pagatxa emakume elkartearen zine-forum saio berria, baina oraingoan Armeria Eskolako areto nagusian izango da, Portalekoan izan beharrean. Eibarko Udaleko Berdintasun zerbitzuaren eta Armeria Eskolaren laguntzarekin antolatu den saioa 18:30ean hasiko da eta “El Porvenir”, Mia Hansen-Løve zuzendariaren filma emango dute.