III. Txistu Eguna ospatu da zapatuan Eibarren, hainbat lekutako txistulariekin

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
III. Txistu Eguna ospatu da zapatuan Eibarren, hainbat lekutako txistulariekin
ETA KITTO 2023, Eka 06

Usartza Txistulari Taldeak Eibarko III. Txistu Eguna antolatu du Eibarko Udalaren laguntzarekin. Ekainaren 10ean, zapatua izango da, 17:00etatik 21: 30era.

Usartza Txistulari Taldetik esan digutenez, “San Juan jaixak gertu dauzkagu eta inguruko herriko hainbat txistulariekin Eibarko auzo ezberdinetako kaleak txistu doinuarekin betetzeko asmoa daukagu zapatu honetan”. Taldeak Ermua, Elgoibar, Deba, Ondarru, Durango, Zornotza eta Bilbotik etorriko dira.

Egitaraua 17:00etan hasiko da, txistulari guztiei Untzaga plazan egingo zaien harrerarekin. Jarraian, talde baikoitza auzo edo zona batera abiatuko da kalejirak egiteko (Amaña, Ipurua, Legarre, Urki, Azitain, Urkizu, Jardiñeta,,,). Ondoren, 19:00etan, guztiak Untzaga plazan elkartuko dira eta erdialdeko kalejira hasiko dute 21:30ak arte. Kalejiran bi tronpeta eta Eibarko JBG Musika Eskolako bi soinujoleren laguntza izango dute.

 

txistulariak

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »