44. Antzerki Jardunaldien aurkezpena egingo da urtarrilaren 27an

44. Antzerki Jardunaldien aurkezpena egingo da urtarrilaren 27an
2021/01/25 10:57
eta kitto!


Eibarko Udalak  44. Antzerki Jardunaldiak aurkeztuko ditu Udaletxean urtarrilaren 27an.

Aurresalmentara etortzeko aldez aurretiko hitzordua ezinbestekoa izango da Coliseoko leihatilan sarrerak erostea nahi dutenentzat.





Aldez aurretiko hitzorduak urtarrilaren 27 eta 28an jaso beharko dira 17:30etatik 19:30ak bitartean Coliseo Antzokian. Aldez aurretiko hitzordu honekin urtarrilaren 30, 31 eta otsailak 1ean 44. Antzerki Jardunaldietarako sarrerak erosi ahal izango dira hartutako ordutegiaren arabera.

On line bidez erosten dutenentzat urtarrilaren 30ean goizeko 10:00etatik aurrera salgai egongo dira, www.kutxabank.es kanalaren bitartez.