Euskal kulturgintzatik deitu den greba digitalarekin bat egin du etakitto.eus-ek

Euskal kulturgintzatik deitu den greba digitalarekin bat egin du etakitto.eus-ek
ETA KITTO 2020, Api 21

Gaur hasi da Euskal Herriko kulturgintza egoera larrian dagoela ikusi dute hainbat sortzailek deitutako greba digitala. Besteak beste, apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu dute eta hala egingo dugu guk ere: gaur eta bihar etakitto.eus webgunean ez dugu kultur edukirik argitaratuko, deitutako itzalaldi kulturalarekin bat eginez.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300

Greba deialdiak babes zabala jasotzen dihardu eta honezgero milatik gora atxikimendu dauzka. Greba deitzeko arrazoiak Kulturgintzan.eus webgunean azaldu dituzte, baina, besteak beste, koronabirusaren hedapena saihesteko neurriek euskal kulturgile eta sortzaileei eragindako kalteak salatu nahi dituzte eta, horrekin batera, erakunde publikoei “premiazko neurriekin batera, epe ertain-luzerako bestelako proposamenak ere plazaratzea” eskatu diete. Grebak izandako atxikimenduen zerrenda eta norbera atxikitzeko bete beharreko formularioa Kulturgintzan.eus webgunean, agiriaren azpian aurkituko dituzue.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »