Alfako josteko makinak omenduko dituzte “Maestros de la costura” TVE1-eko programan

Alfako josteko makinak omenduko dituzte “Maestros de la costura” TVE1-eko programan
2020/03/06 eta kitto!
Astelehenean 22:40ean TVE1-ek eskainiko duen “Maestros de la costura” saioa “talent show” horretako hirugarren denboraldiko zazpigarrena izango da eta azaroaren 27an grabatu zuten gure herriko Alfa fabrika zaharrean. Programak Alfak aurten ospatzen duen mendeurrena hartu du kontuan eta josteko makinek izan duten bilakaera erakutsiko du, enpresaren beste hainbat datuekin batera. Raquel Sanchez-Silvak gidatzen duen saioan Lorenzo Caprile, Maria Escoté eta Palomo Spain dizeinatzaileek osatzen dute epai-mahaia eta saioan Pepe Rodriguez chef-a izango dute gonbidatu nagusi.

alfa maestros de la costura