Andriu da Andrea Garcia eibartarraren proiektu musikala eta barixakuan, urriaren 2an, single berria kaleratuko du hainbat plataforma digitaletan. ‘Hoy vas a triunfar’ da Andriuren lan berriaren izena eta berak marraztu du lanaren azala.
Andriuk ‘Que todo pase’ izeneko abestia kaleratu zuen maiatzean eta lan berri honekin zeresana emango duen artista dela berretsiko du eibartarrak.