“Antzerki Laborategia” tailerra emango du Irene Hernandok urritik aurrera

“Antzerki Laborategia” tailerra emango du Irene Hernandok urritik aurrera
2021/07/13 15:57
eta kitto!
Arte eszenikoen lanketan interesa duten herritarrentzat "Antzerki laborategia" tailerra antolatu du Udalak. Tailerrak Errebal Plazian burutuko dira, eraikinaren bigarren solariuan, eta elebitan izango dira, urriaren 6tik urtarrilaren 26ra bitartean (eguaztenetan). Irakaslea, berriz, Irene Hernando aktore, hezitzaile eta sortzaile eibartarra izango da.

Aurrematrikula egiteko epea abuztuaren 30etik irailaren 22ra bitartean egongo da zabalik eta online, https://formularioak.eibar.eus/eu/antzerkilaborategia helbidean aurkituko duzuen formularioa beteta egin beharko da. Tailerraren prezioa (urritik urtarrilera) 40 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 80 eurokoa beste guztientzat.

Lau talde egongo dira: LH 3., 4. eta 5. mailakoentzat; LH 6., DBH 1. eta 2. mailakoentzat; DBH 3., 4. eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoentzat; eta helduentzat. Lehen bi taldeetarako (LH 3., 4. eta 5. mailak eta LH 6., DBH 1. eta 2. mailak) bi ordutegi daude aukeran: 17:00etatik 18:15era (1. txanda) eta 18:15etik 19:30era (2. txanda); eta beste bi taldeek ere bi ordutegiren artean aukeratu dezakete (15:45etik 17:00etara eta 19:30etik 20:45era). Batean zein bestean, bakoitzak nahiago duen ordutegia adierazi beharko du (biak aukeratu daitezke). Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da. Informazio guztia HEMEN.