Argazkilaritza Maiatzean kalean izango da zapatu arratsaldean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Argazkilaritza Maiatzean kalean izango da zapatu arratsaldean
ETA KITTO 2019, Mai 24

Hilabete osorako egitaraua prestatu dute aurten ere Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek. Erakusketak maiatzaren amaiera arte egongo badira ere ikusgai, bihar argazki topaketak izango dira kalean, Untzaga plazan zehazki. Arratsaldeko 17:00etan hasi eta 21:00etan amaituko den ekitaldian, erakusketa kolektiboa aire librean, estudioko erretratuak ateratzeko aukera (doan), Kamera Minutularia eta argazki artistikoak saltzeko stand-a elkartuko dira, lau aukera bikain argazki munduaz gozatzeko. Argazkilaritza Maiatzean-eko egitaraua oraingoan ekainean amaituko da, Harvey Wang EEBBtako argazkilari ospetsuak eskainiko duen argazkilaritza-tailerrarekin. Portalean emango du, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, eta pelikula emanaldiaren ondoren hitzaldi-solasaldia izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »