Asteburu honetan hasiko dira berriz ere pelikulak ematen Coliseo antzokian

Asteburu honetan hasiko dira berriz ere pelikulak ematen Coliseo antzokian
2020/09/11 eta kitto!
Osasun larrialdiaren eraginez martxoan eten ziren zine proiekzioak asteburu honetan itzuliko dira Coliseo antzokira. Derrigortutako etenaldiaren aurreko martxari jarraituko diote eta, beraz, zapatutik astelehenera bitartean izango dira proiekzioak, eta sarreren prezioan zein deskontuetan ere ez dago aldaketarik (orain arte bezala, astelehena izango da ikusleen eguna). Asteburu honetarako filmak “La boda de Rosa” (Iciar Bollain), “Los nuevos mutantes” (Josh Bone), “Padre no hay más que uno 2. La llegada de la suegra” (Santiago Segura) eta “Tenet” (Christopher Nolan) dira.