Asteburuko zine-karteldegia bi egunetara mugatuko da oraingoan

Asteburuko zine-karteldegia bi egunetara mugatuko da oraingoan
2022/03/25 14:04
eta kitto!
Zapatuan pelikularik izango ez bada ere, domekan eta astelehenean ohiko bidetik joko du Coliseoko programazioak. 1 Aretoak Paul T. Andersson zuzendariaren “Licorice pizza” eta Amy De Emmony-ren “4 chicos y esto” gaztetxoenentzako pelikula hartuko ditu. 2 Aretoan Farhaad Astigar-en “Un héroe” pelikula proiektatuko dute eta azkenari, Jorge Corearen “Código Emperador” filmari, Antzokia lagako diote. Domekan eta astelehenean ohiko ordutegiari jarraituko diote.