Atzoko arrakastaren ondoren, gaur gauean berriro "Eibar 1937. 80 urte" hitzaldi dramatizatua eskainiko dute Untzagan

Atzoko arrakastaren ondoren, gaur gauean berriro "Eibar 1937. 80 urte" hitzaldi dramatizatua eskainiko dute Untzagan
2017/04/29 eta kitto!
Atzo Coliseoko  ikuskizuna  ikusi   ez zutenek, gaur gauean, Untzagan, Eibarren gerran izandako tragedia gogoratzen duen hitzaldi dramatizatua ikusteko aukera izango dute,  22:00etatik aurrera. Bertan Jesus Gutierrez historialariak, Nere Arriola biolinjoleak, Biraka Dantza Taldeak, Elena Martin eta Eibarko Koro Gazteak, Kezka Dantza Taldeak La Novenak, Marisol Arrillaga soinujoleak eta Lekim animazioak hartuko dute parte. Antzezle lanetan Juanma Cano, Izaskun Asua, Mikel Areitiourtena, Peru Tytgat Arronategi, Libe Bastida, Juanma Rodriguez, Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo, Jose Luis Valenciaga, Markos Gimeno eta Eva Rodriguez arituko dira.

Informazio gehiago: http://egoibarra.eus/eu/albisteak/eibar-1937-80-urte