Musika Bandak bihar Urkizun eman behar zuen kontzertua Coliseoan izango da

Musika Bandak bihar Urkizun eman behar zuen kontzertua Coliseoan izango da
2021/06/25 eta kitto!
Eibarko Musika Bandak Urkizun eman behar zuen kontzertua domekan, 12:30ean, baina eguraldi iragarpenak euria eman duenez azkenean Coliseoan izango da. Carlos Sanchez-Barbak zuzenduko duen emanaldian Balkanetako doinuak eskainiko dituzte eta egitarauko azken pieza, Balkanska Zabava izenburukoa, Andoni Vazquez bandako perkusiojoleak moldatu du eta bera arituko da hori zuzentzen. Aurretik joko dituzten piezak hauek dira: Bocetos del Cáucaso (Ippolitov Ivanov), Lawrence Of Arabia (Maurice Jarre), A Klezmer Karnival (Philip Sparke) eta Budapest Impressions (Roland Kermen).