Baserritarrekiko begirunez, koko-eskean irten da koko-marruen konpartsa

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Baserritarrekiko begirunez, koko-eskean irten da koko-marruen konpartsa
ETA KITTO 2020, Ots 15

Aurreikusita zegoena baino beranduago, goizeko bederatziak aldera irten dira koko-dantzari eta koko-marruak kalera, baserrietara koko-eskean joan baino lehen merkatu plazan lehen agerraldia egitera. Zaldibarko zabortegian gertatzen ari den guztiarekin, irten ala ez, zalantzatan ibili dira, baina azkenean goizeko planarekin aurrera egitea erabaki dute, Kezka dantza taldeak berak Twitterren azaldu duenez: “Gaur goizean koko-dantzak baserrietan izango gara, bizimodua aire zabalean egiten duten baserritarrekiko begirunez, haiek ezin dira ezkutatu, eta guk elkartasuna eskaini nahi diegu beraien ondora etorriz”. Arratsaldeko kalejira bertan behera laga ala ez, oraindik ez dute guztiz erabaki.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »