Bernardo García Huidobrok gitarra kontzertua eskainiko du barixakuan Coliseoan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Bernardo García Huidobrok gitarra kontzertua eskainiko du barixakuan Coliseoan
ETA KITTO 2021, Api 13

90. Errepublika Eibarren aldarrikatu zela 90. urteurrena beteko da bihar eta Udalak hainbat ekitaldi antolatu dute horren harira. Barixakuan, adibidez, Bernardo García Huidobro gitarra-jole txiletarrak kontzertua eskainiko du Coliseoan, 19:00etan.

García Huidobrok 27ko belaunaldiaren eta Errepublikaren inguruko abestiak joko ditu, Joaquín Nin-Culmell, Manuel de Falla, Rosa García Ascot, Gustavo Pittaluga, Julián Bautista, Regino Sainz de la Maza, Ernesto Halffter, Federico Mompou, Eduardo Sain de la Maza eta Antonio José musikagileen piezen bitartez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »